GURE LURREKO MERKATUA

GURE LURREKO MERKATUAGURE LURREKO MERKATUA Bizkaiko tokiko ekoizleen merkatua da. Ekoizle horietako askok ekologikoan ekoizten dute, eta bertako elikagai osasungarriak ekartzen dizkizute zuzenean baserrietatik. Merkatu honen bitartez, ekoizlearekin herreman zuzena izan dezakezu.

NON DA GURE LURREKO MERKATUA?
Duela sei urtetik, larunbat goizero Bilboko Areatzara joaten gara Bizkaiko produkturik onenak saltzera. Algortara ere etorri nahi dugu, baina oraingoz ez dugu baserritarren asteroko merkatua egiteko tokirik. Horregatik proposatzen dizuegu GURE LURREKO MERKATUA ALGORTA merkatu birtualean parte har dezazuen.

BAINA, ZER DA MERKATU BIRTUAL BAT?
Gure helburua Algortan larunbat goizetan leku bat izatea da, baina oraingoz ezin dugu. Bilboko merkatuaren egutegiarekin bat eginez, GURE LURREKO MERKATUAn parte hartzen dugun baserritarrok gure produktuak ekarriko dizkizuegu Algortara. Salerosketa urrutitik egin beharko dugu, eta egiten dizkiguzuen eskaerak larunbat goizetan emango dizkizuegu, 11:00etatik 13:00etara, ETXEANDIA GARAGARDOTEGIAN. Sarrikobaso kalea, 3 Algortako geltokiko plazatik oso gertu.

ZERGATIK EMATEN DITUGU LEKU HORRETAN?
ETXEANDIA GARARDAUAK Bizkaiko garagardo artisau ekoizle bat da, nekazaritza merkatu askotan parte hartu duena eta duela urte askotatik ezagutzen dugu elkar. ETXEANDIA GARAGARUAKeko Jonek, Bizkaiko tokiko produkturik osasungarrienak eta seguruenak Algortara ekartzen laguntzen gaitu.

GURE BERMEA
Ekoizle profesionalak gara, kalitatezko marka ofi zialek babestutako produktuak ekartzen dizkizuetenak. Bizkaiko Foru Aldundiak erregistratutako eta kontrolatutako nekazal ustiategiak ditugu, eta Eusko Jaularitza eta Osasun Sailak eskatutako osasun baldintza guztiak betetzen ditugu. Horrez gain, tokiko produktuak eta produktu naturalak ekartzen dizkizuegu. Nolanahi ere, salmenta urrutitik egin arren, gerta daitekeen edozein gorabehera artezteko pertsonak egongo dira. Zuen ondoan egon nahi dugu larunbat goizetan, gu zuzenean ezagutzeko.