GURE LURREKO MERKATUA Algortan

Gurel urreko Merkatua Algorta.jpgGure helburua Algortan larunbat goizetan leku bat izatea da, baina oraingoz ezin dugu.

Bilboko merkatuaren egutegiarekin bat eginez, GURE LURREKO MERKATUAn parte hartzen dugun baserritarrok gure produktuak ekarriko dizkizuegu Algortara. Salerosketa urrutitik egin beharko dugu, eta egiten dizkiguzuen eskaerak larunbat goizetan emango dizkizuegu, 11:00etatik 13:00etara, ETXEANDIA GARAGARDOTEGIAN. Sarrikobaso kalea, 3 Algortako geltokiko plazatik oso gertu.

ETXEANDIA GARARDAUAK Bizkaiko garagardo artisau ekoizle bat da, nekazaritza merkatu askotan parte hartu duena eta duela urte askotatik ezagutzen dugu elkar. ETXEANDIA GARAGARUAKeko Jonek, Bizkaiko tokiko produkturik osasungarrienak eta seguruenak Algortara ekartzen laguntzen gaitu.

GURE BERMEA
Ekoizle profesionalak gara, kalitatezko marka ofi zialek babestutako produktuak ekartzen dizkizuetenak. Bizkaiko Foru Aldundiak erregistratutako eta kontrolatutako nekazal ustiategiak ditugu, eta Eusko Jaularitza eta Osasun Sailak eskatutako osasun baldintza guztiak betetzen ditugu.

Horrez gain, tokiko produktuak eta produktu naturalak ekartzen dizkizuegu. Nolanahi ere, salmenta urrutitik egin arren, gerta daitekeen edozein gorabehera artezteko pertsonak egongo dira. Zuen ondoan egon nahi dugu larunbat goizetan, gu zuzenean ezagutzeko.

Etxeandia Garagardotegia
Sarrikobaso Kalea, 3,
48993 GETXO, Bizkaia
T 634 401 244

Etxeandia